2 Makabearrak 12:41-43 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

41. Orduan, gauza ezkutuak agerian jartzen dituen Jauna, epaile zuzena, goretsi egin zuten.

42. Gero, eskari asko egin zioten, egindako bekatu hura zeharo ezaba zezan. Eta bekatutik garbi irauteko eskatu zion Judas prestuak gudarosteari, hildakoei beren bekatuagatik gertatua ikusirik.

43. Gudari bakoitzari eskatuz, zilarrezko bi mila txanpon bidali zituen Jerusalemera, bekatuen barkamenerako oparia eskain zezaten. Egintza on eta bikaina izan zen hura, piztueran pentsatuz egina.

2 Makabearrak 12