11. Hogeita bat urte zituen Sedekiasek errege izaten hastean, eta hamaika urtez izan zen errege Jerusalemen.
12. Jaunari, bere Jainkoari, atsegin ez zaiona egin zuen. Eta Jeremias profetak Jaunaren izenean hitz egin zion arren, Sedekias ez zen apaldu.
13. Gainera, Nabukodonosor erregearen kontra jaiki zen, leial izango zitzaiola Jainkoaren izenean zin egina zion arren. Setatsu izan zen eta ez zuen inola ere Jaunarengana, Israelen Jainkoarengana, itzuli nahi izan.
14. Apaizburuek eta herriak ere okerkeria okerkeriaren gainean egiten zuten, arrotzen ohitura higuingarriak hartuz. Jaunak Jerusalemen beretzat sagaratua zuen tenplua ere kutsatu egin zuten.
15. Jaunak, beren arbasoen Jainkoak, etengabe egin zizkien oharrak bere mezularien bidez; izan ere, errukia baitzien bere herriari eta bere egoitzari.