2 Kronikak 34:13-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. gidatzen zituzten eramaileak eta zuzentzen gainerako langileak. Beste lebitar batzuk idazkari ziren, begirale nahiz atezain.

14. Behinola, Jaunaren etxerako emana zen dirua ateratzen ari zirelarik, Jaunak Moisesi emaniko lege-liburua aurkitu zuen Hilkias apaizak.

15. Hilkiasek esan zion Xafan idazkariari: «Lege-liburua aurkitu dut Jaunaren etxean». Eta Xafani eman zion Hilkiasek liburua.

16. Xafanek, liburua erregeari eramanez, lanen berri eman zion, esanez:—Ari dira egiten zure zerbitzariak agindu zaien guztia.

17. Atera dute Jaunaren etxean zegoen dirua eta eman diete lan-arduradunei eta langileei.

18. Ondoren, esan zion Xafan idazkariak erregeari:—Hilkias apaizak liburu hau eman dit.Eta Xafanek irakurri egin zuen liburua erregearen aitzinean.

19. Lege-liburuak zioena aditzean, bere jantziak urratu eta

20. agindu hau eman zien Hilkiasi, Xafanen seme Ahikami, Mikaren seme Abdoni, Xafan idazkariari eta erregearen ministro zen Asaiasi:

2 Kronikak 34