1. Zortzi urte zituen Josiasek errege izaten hastean, eta hogeita hamaika urtez izan zen errege Jerusalemen.
2. Jaunari atsegin zaiona egin zuen, bere arbaso Daviden jokabideari denetan jarraituz, ezertan ere okertu gabe.
3. Bere erregealdiko zortzigarren urtean, oraino gazte zelarik, bere arbaso Daviden Jainkoarengana jo zuen. Eta hamabigarren urtean Juda eta Jerusalemdik kultu-lekuak, zutoin sakratuak eta zurezko nahiz metalezko idoloak kentzen hasi zen.