19. Jainko Jaunarengana, beren arbasoen Jainkoarengana, jo duten hauei guztiei, gauza santuak egiteko behar den garbitasunik ez badute ereĀ».
20. Jaunak Ezekiasi entzun eta barkatu egin zion herriari.
21. Jerusalemen ziren israeldarrek poz handiz egin zuten zazpi egunez Legamia gabeko Ogien Jaia. Lebitarrek eta apaizek egunero goretsi ohi zuten Jauna, musika-tresna ozenen laguntzaz, haren ohoretan kantatuz.