13. Bien bitartean, Amatziasek berekin gudura eraman ordez etxera bidali zuen gudari-taldea Judako hirietan barrena ibili zen, Samariatik Bet-Horoneraino, hiru mila pertsona hilez eta harrapakin ugari ostuz.
14. Edomdarrak garaitu eta itzultzean, berekin ekarri zituen Amatziasek Seir-en ondorengo ziren haien idoloak eta, bere jainkotzat harturik, haien aurrean ahuspeztu eta intsentsua erre zien.
15. Haserretu zitzaion Jauna Amatziasi eta profeta bat bidali zion, esatera:—Zergatik jo duzu sasijainko horiengana, beren herria zure eskuetatik ezin izan dute libratu eta?