2 Kronikak 23:19-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Atezainak ere ezarriak zituen ateetan, kutsatua zegokeen inor inola ere sar ez zedin.

20. Gero, ehuntariak, aitoren semeak, herriko agintariak eta jende guztia harturik, Jaunaren etxetik jauregira jaitsarazi zuen Joiadak erregea eta, goiko atetik sarturik, errege-aulkian ezarri zuten.

21. Jende guztia bozkarioz bete zen eta hiria baretu, Atalia ezpataz hila zelako.

2 Kronikak 23