2 Kronikak 20:32-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

32. Bere aita Asaren jokabidea hartu zuen, ezertan ere okertu gabe. Jaunaren begietan zuzen dena egin zuen.

33. Hala ere, ez ziren desagertu muinoetako kultu-lekuak, artean herria ez baitzen erabat leial bere arbasoen Jainkoarekiko.

34. Josafaten gainerako jarduerak, lehenengotik azkenera, «Hananiren Seme Jehuren Egintzak» izeneko agirian daude idatziak; agiri hori, berriz, «Israelgo Erregeen Liburuan» dator.

2 Kronikak 20