2 Kronikak 18:22-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Beraz, Jaunak, zure profeta hauen guztien ahoan gezur-espiritua ezarri duenez, garbi dago, erabakia duela zure hondamena.

23. Orduan, Kenaanaren seme Sedekiasek masailekoa eman zion Mikeasi, esanez:—Nondik atera zait niri Jaunaren espiritua, zuri mintzatzeko?

24. Mikeasek erantzun:—Zeuk ikusiko duzu, gelaz gela gordeka joan beharko duzun egunean.

25. Orduan, Israelgo erregeak agindu zuen:—Heldu Mikeasi! Eraman hiriko gobernari Amonengana eta Joax printzearengana.

26. Eta esan hau agintzen dudala: Giltzapean sartu eta emateko ogia eta ura neurtua, harik eta ni borrokatik garaile itzuli arte.

27. Mikeasek esan zuen:—Benetan, zu garaile itzultzen bazara, Jaunak ez du nire ahoz hitz egin.

28. Israelgo erregea eta Judako errege Josafat igo ziren, bada, Galaadeko Ramoti erasotzera.

29. Israelgo erregea honela mintzatu zitzaion Josafati:—Nik jantziak aldatuko ditut borroka hasteko; zuk jarraitu zeure errege-jantziekin.Hala, Israelgo erregea jantziz aldatu zenean, borrokara abiatu ziren.

30. Siriako erregeak agindu hau emana zien bere guda-gurditeriaren arduradunei: «Ez eraso inori, ez txiki, ez handiri, Israelgo erregeari baizik».

31. Horrela, bada, guda-gurditeriaren arduradunek, Josafat ikustean, esan zuten:—Horra Israelgo erregea!Eta inguratu egin zuten, erasotzeko asmoz. Baina Josafat deiadarka hasi zen, eta Jaunak lagundu egin zion: atzera eginarazi zien Jainkoak erasotzaileei,

32. eta guda-gurdien arduradunek, hura Israelgo erregea ez zela oharturik, atzera egin zuten.

2 Kronikak 18