10. Haietarik batek, Kenaanaren seme Sedekias deituak, eginak zituen burdinazko adar batzuk eta honela zioen: «Hau dio Jaunak: “Adar hauez adarkatuko dituzu siriarrak, desegin arte”».
11. Halaxe zioten gainerako profeta guztiek ere: «Eraso Galaadeko Ramoti! Onik aterako zara. Eskura emango dizu Jaunak hiria!»
12. Bitartean, Mikeasen bila joana zen mezulariak esan zion profetari:—Hara, profeta guztiak aho batez zoriona iragartzen ari zaizkio erregeari. Zure hitza ere betor bat haienarekin. Iragar ezazu zoriona zuk ere.
13. Mikeasek erantzun:—Ala Jauna! Ene Jainkoak esango didana iragarriko dut.
14. Mikeas heldu zenean, esan zion erregeak:—Mikeas, joan al gaitezke Galaadeko Ramoti erasotzera, bai ala ez?Mikeasek erantzun:—Bai, bai, eraso! On egingo dizue! Eskura emanen dizue Jaunak.
15. Erregeak, orduan:—Zenbat aldiz zin eragin behar dizut egia baizik ez esateko Jaunaren izenean?