16. Asa erregeak kendu egin zion bere ama Maakari ama-erreginari zegokion duintasuna, Axera jainkosaren omenez irudi higuingarria egina zuelako. Asak irudi higuingarri hura hautsi, xehe-xehe egin eta Zedron errekan erre zuen.
17. Baina kultu-lekuak ez ziren desagertu Israelen; hala ere, Asak zintzo jokatu zuen bere bizitza osoan.
18. Jainkoaren etxera eraman zituen bere aitak eta berak eginiko eskaintzak: zilarra, urrea eta ontziak.
19. Ez zen aurrerantzean gerrarik izan Asaren erregealdiko hogeita hamabosgarren urtea arte.