2 Kronikak 11:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jerusalemera heltzean, Juda eta Benjaminen leinuetako jende guztia bildu zuen Roboamek: aukerako ehun eta laurogei mila gizon, gudurako gai. Israeldarren aurka borrokatzeko asmoa zuten eta erreinua Roboamentzat berreskuratzekoa.

2. Jaunak, ordea, honela hitz egin zion Jainkoaren gizon zen Xemaiasi:

3. «Esaiezu Salomonen seme eta Judako errege Roboami eta Juda nahiz Benjaminen lurraldean bizi diren israeldar guztiei:

4. “Hau dio Jaunak: Ez joan zeuen senide dituzuen israeldarren kontra borrokatzera. Itzul bedi nor bere etxera, nire erabakiz gertatu baita gertatu dena”».Jaunaren hitza aditu eta bertan behera utzi zuten Jeroboamen kontra borrokatzeko asmoa.

2 Kronikak 11