5. Roboamek erantzun zien:—Zatozkidate berriro hiru egun barru.Eta herriak alde egin zuen.
6. Roboam erregeak, beraren aita Salomon bizi zelarik, haren zerbitzari izaniko kontseilariei galdetu zien:—Zer aholkatzen didazue? Zer erantzun behar diot herriari?
7. Kontseilariek erantzun zioten:—Onez hartu, amore eman eta hitz onez erantzuten badiezu, zerbitzari izanen dituzu beti.
8. Roboamek, ordea, ez zuen aintzat hartu kontseilarien aholkua; baizik eta berarekin batera hazi eta bere zerbitzura zituen gazteei galdegin zien: