2 Kronikak 1:3-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Eta batzarturiko guztiekin Gabaongo kultu-lekura joan zen, han baitzegoen Jainkoarekin elkartzeko etxola, Jaunaren zerbitzari Moisesek basamortuan egina.

4. Davidek Kiriat-Jearimdik Jerusalemen prestatua zuen tokira eraman zuen Jainkoaren kutxa; han zuen eraikia oihal-etxola kutxarentzat.

5. Baina bazen Gabaonen, Jaunaren egoitza aurrean, Uriren seme eta Hurren biloba Betzalelek egindako brontzezko aldare bat, eta bertan egin zioten kontsulta Jaunari Salomonek eta biltzar osoak.

6. Salomonek elkarketa-etxolaren ondoan zegoen aldarera igo eta mila erre-opari eskaini zituen Jaunaren aurrean.

7. Gau hartan Jauna agertu zitzaion Salomoni eta esan zion:—Eskatu nahi duzuna; emango dizut.

8. Salomonek erantzun zion Jainkoari:—Onginahi handia izan zenuen gure aita Davidentzat, eta ni errege egin nauzu, haren ondoren.

2 Kronikak 1