2 Erregeak 9:3-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Gero, hartu pitxerra eta isuri olioa haren buru gainera, esanez: «Hau dio Jaunak: Israelgo errege izateko gantzutzen zaitut». Ondoren, ireki atea eta egin ihes gelditu gabe.

4. Abiatu zen, beraz, profeta gaztea Galaadeko Ramoterantz.

5. Heldu zenean, bildurik zeuden gudalburuak. Profetak esan zion buruzagiari:—Gauza bat dut esateko, jauna.Jehuk galdetu zuen:—Gutariko zeini?Eta profetak:—Zuri.

6. Jehu jaiki eta etxean sartu zen. Orduan, profetak olioa isuri zion buru gainera, esanez: «Hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: “Ene herri Israelen errege gantzutzen zaitut”.

7. Akab zeure jaunaren senitartea hondatuko duzu; horrela mendekatuko dut Jezabelek isuritako neure profeten eta Jaunaren zerbitzari guztien odola.

2 Erregeak 9