2 Erregeak 7:18-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Izan ere, Jainkoaren gizonak esana zion erregeari: «Bihar, ordu honetan huskeria batean erosi ahal izango dituzue Samariako merkatuan zazpi kilo irin garbi nahiz hamalau kilo garagar».

19. Ofizialak, aldiz, galdetu zion Jainkoaren gizonari: «Jaunak zeruko atexkak irekiko balitu ere, gertatuko ote litzateke halakorik?» Eta Eliseok ihardetsia zion: «Zeuk ikusiko duzu zeure begiz, baina ez duzu hartatik jango».

20. Eta halaxe gertatu zitzaion: jendeak zanpatu eta hil egin zuen hiri-sarreran.

2 Erregeak 7