2 Erregeak 6:28-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Gero galdetu zion erregeak:—Zer gertatzen zaizu, bada?Emakumeak erantzun:—Hara, emakume horrek lehengoan esan zidan: «Eman zeure semea gaur, jan dezagun; bihar nirea jango dugu».

29. Egosi genuen, beraz, nire semea eta jan. Biharamunean, berea emateko esan nion, jan egin behar genuela eta. Baina gorde egin du.

30. Erregeak, emakume haren hitzak aditzean, urratu egin zituen jantziak. Harresian zebilenez, ikusi zuen herriak zaku-jantzia zeramala erregeak soinekoen azpitik, larru gainean.

31. Erregeak esan zuen:—Zigor nazala gogor Jaunak, baldin eta Xafaten seme Eliseoren burua gaur lepo gainean gelditzen bada.

2 Erregeak 6