2 Erregeak 2:3-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Betelen zegoen profeta-taldea bidera atera eta honela mintzatu zitzaion Eliseori:—Ba al dakizu maisua gaur airean eramango dizula Jaunak?Eliseok erantzun:—Bai, badakit, baina egon isilik!

4. Eliasek, orduan, Eliseori:—Gelditu hemen, Jaunak ni Jerikora bidaltzen bainau.Eliseok erantzun:—Ala Jauna, ala zu! Ez zaitut bakarrik utziko!Eta Jerikora joan ziren.

5. Jerikon zegoen profeta-taldea Eliseorengana hurbildu eta honela mintzatu zitzaion:—Ba al dakizu gaur maisua airean eramango dizula Jaunak?Eliseok erantzun:—Bai, badakit, baina egon isilik!

6. Eliasek, berriro, Eliseori:—Gelditu hemen; Jaunak ni Jordanera bidaltzen nau.Eliseok erantzun:—Ala Jauna, ala zu! Ez zaitut bakarrik utziko.Eta biak joan ziren.

7. Profeta-taldeko berrogeita hamar lagun ere joan eta urrutian gelditu ziren begira; Elias eta Eliseo, berriz, Jordan ibai ondoan gelditu ziren.

8. Eliasek bere soingainekoa hartu, biribilkatu eta urak jo zituen harekin. Urak erdiz erdi banandurik, biak lehorrean igaro ziren.

2 Erregeak 2