2 Erregeak 2:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaunak haize-zurrunbiloan eraman zuen Elias zerura. Hona nola gertatu zen: Elias eta Eliseo Gilgaldik abiatuak zirelarik,

2. Eliasek esan zion Eliseori:—Gelditu hemen, Jaunak ni Betelera bidaltzen bainau.Eliseok erantzun:—Ala Jauna, ala zu! Ez zaitut bakarrik utziko!Eta biak jaitsi ziren Betelera.

3. Betelen zegoen profeta-taldea bidera atera eta honela mintzatu zitzaion Eliseori:—Ba al dakizu maisua gaur airean eramango dizula Jaunak?Eliseok erantzun:—Bai, badakit, baina egon isilik!

4. Eliasek, orduan, Eliseori:—Gelditu hemen, Jaunak ni Jerikora bidaltzen bainau.Eliseok erantzun:—Ala Jauna, ala zu! Ez zaitut bakarrik utziko!Eta Jerikora joan ziren.

5. Jerikon zegoen profeta-taldea Eliseorengana hurbildu eta honela mintzatu zitzaion:—Ba al dakizu gaur maisua airean eramango dizula Jaunak?Eliseok erantzun:—Bai, badakit, baina egon isilik!

2 Erregeak 2