2 Erregeak 19:24-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Atzerrietan putzuak egin dituteta bertako ura edan;oinpean zapalduz lehortu egin ditutEgiptoko ubide guztiakā€.

25. Baina ez al dakizu, Senakerib,aspalditik neuk prestatua nuela,antzinatik neuk erabakiaorain burutzen ari naizen hau?Horregatik bihurtu dituzuhiri gotorrak zabor-pila.

26. Haietako bizilagunak indarrik gabe,ikaraturik eta buru-makurutzi dituzu,larre-belarra bailiran,hazi baino lehen ihartua.

27. Badakit zure egintzeneta nondik norako guztien berri;badakit noiz zaudenamorru bizitan nire kontra.

28. Nire kontra amorruz zaudelakoeta zure harrokerianireganaino iritsi delako,sudurrekoa eta ahokoaezarriko dizkizut,etorri zaren bidetik itzularaztekoĀ».

2 Erregeak 19