35. Inongo jainkok ez du libratu bere lurraldea nire eskutik, eta Jaunak libratuko al du, bada, Jerusalem nire menpean erortzetik?ยป
36. Jendea isilik gelditu zen; ez zion hitzik erantzun, erregeak agindua baitzien ez erantzuteko.
37. Hilkiasen seme Eliakim jauregizainak, Xebna idazkariak eta Asafen seme Joah bozeramaileak, jantziak urraturik, Ezekiasengana joan eta ordezkari nagusiak esana adierazi zioten.