2 Erregeak 13:24-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Siriako errege Hazael hil zenean, hurrengo erregea beraren seme Ben-Hadad izan zen.

25. Orduan, Joakazen seme Joaxek berreskuratu egin zituen, Ben-Hadadi kenduz, honen aita Hazaelek Joaxen aita Joakazi guduan kendutako hiriak. Hiru bider menderatu zuen Joaxek Ben-Hadad; horrela berreskuratu zituen Israelenak ziren hiriak.

2 Erregeak 13