2 Erregeak 12:12-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Zenbatu ondoren, Jaunaren etxean egiten ari ziren lanen arduradunei ematen zieten dirua, eta hauek Jaunaren etxea konpontzen ari ziren langileei ordaintzen: zurgin, etxegile,

13. igeltsero eta harginei. Orobat erosi ahal izan zituzten Jaunaren etxeko hondaketak konpontzeko behar ziren ohol eta harlanduak, baita ordaindu ere tenpluaren konponketako gastu guztiak.

14. Baina Jaunaren etxean sartzen zen diruaz ez zuten egiten zilarrezko erretilurik, ez labanarik, ez ur-ontzirik, ez turutarik, ez urrezko nahiz zilarrezko beste gauzarik.

15. Dirutza hura lan-arduradunei eman ohi zieten, eta hauek Jaunaren etxea konpontzeko erabiltzen zuten.

2 Erregeak 12