19. Jaunak zigortu egin zituen Bet-Xemexekoak ere, Jaunaren kutxari ikusmiraz begira egon zirelako; herri hartako hirurogeita hamar gizaseme zigortu zituen Jaunak. Atsekabe handia izan zuen herriak, Jaunak oso gogor zigortu zuelako.
20. Eta Bet-Xemexeko jendeak honela zioen: «Nork iraun dezake zutik Jainko Jaun santu honen aurrean? Nori eramango genioke kutxa gure artetik bidaltzeko?»
21. Orduan, mezulariak igorri zituzten Kiriat-Jearimgo jendearengana, hau esatera: «Itzuli digute filistearrek Jaunaren kutxa. Jaitsi zaitezte eta eramazue gora, zeuenera».