1 Samuel 31:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Azkenean, ekin zioten filistearrek borrokari israeldarren kontra. Hauek ihesi joan ziren filistearren aurretik eta hilak gertatu ziren Gilboa mendian.

2. Pertsegitu zituzten filistearrek Saul eta honen semeak, eta Saulen seme Jonatan, Abinadab eta Malki-Xua hil egin zituzten.

3. Orduan, Sauli oldartu zitzaizkion bete-betean; joan zitzaizkion ondoren arkulariak eta larriki zauritu zuten.

1 Samuel 31