5. Lasterka Elirengana joan eta esan zion Samuelek:—Hemen nauzu, dei egin baitidazu.Elik ihardetsi zion:—Ez dizut nik dei egin. Itzul zaitez eta egizu lo.Joan eta etzan zen lotarako.
6. Jaunak berriro dei egin zion Samueli. Hau jaiki eta Elirengana joan zen, esanez:—Hemen nauzu, dei egin baitidazu.Elik erantzun:—Ez dizut nik dei egin, ene seme. Itzul zaitez eta egizu lo.
7. Samuelek ez zuen oraindik Jauna ezagutzen, honek ez baitzion bere hitza inoiz ere adierazi.
8. Hirugarren aldiz egin zion dei Jainkoak Samueli. Jaiki eta Elirengana joan zen, esanez:—Hemen nauzu, dei egin baitidazu.Antzeman zion Elik Jauna ari zitzaiola deika,