1 Samuel 27:6-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Egun hartan bertan, Akixek Tziklag hirixka eman zion; horregatik, Tziklag gaurdaino Judako erregeena da.

7. Urtea eta lau hilabetez bizi izan zen David filistearren lurraldean.

8. Davidek bere gizonekin erasoaldiak egin ohi zizkien gexurtarrei, gereztarrei eta amalektarrei; aspaldidanik Xur aldera eta Egipto lurralderaino bizi ziren herriei, alegia.

1 Samuel 27