1 Samuel 25:26-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Baina, Jauna badela eta zu hemen zaudela bezain egia da Jaunak berak galarazi dizula odola isurtzea eta mendekua zeure eskuz egitea. Gerta bekie Nabali gertatuko zaiona, zu hondatu nahian dabiltzan etsaiei ere.

27. Har itzazu, ene jauna, ekarri dizkizudan esku-erakutsiak eta eman zeure mutilei.

28. Barka, otoi, zeure mirabe honen errua. Ondorengotza sendoa emanen dizu Jaunak, Jaunaren gudua ari baitzara egiten, eta bizitza osoan ez da okerkeriarik aurkitu zuregan.

1 Samuel 25