1. Behin batean, Samuelek esan zion Sauli: «Jaunak bidali ninduen, zu beraren herri Israelen errege gantzutzeko. Entzun orain Jaunaren hitzak.
2. Hau dio Jaun ahalguztidunak: “Kontuak eskatu behar dizkiot Amalek herriari, Israeli egindakoagatik, Egiptotik igotzean bidea eragotzi baitzion.
3. Orain, beraz, zoaz, xeha itzazu amalektarrak eta suntsitu haien ondasun guztiak; hil, gupidarik gabe, gizaseme eta emakumeak, haur eta bularrekoak, idi eta ardiak, gamelu eta astoak”».
4. Bildu zituen Saulek bere gizonak Telamen eta zenbatu: berrehun mila oinezko eta Judaren leinuko hamar mila gizon.
5. Saul, amalektarren hiriburura hurbildurik, zelatan jarri zen erreka aldean.