1 Samuel 14:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Behin batean, Saulen seme Jonatanek esan zion bere ezkutariari:—Zatoz, goazen hemendik beste aldera, filistearren gudari-tokiraino.Aitari, ordea, ez zion deus ere jakinarazi.

2. Saul Migrongo granadondoaren azpian zegoen, Gibeako mugetan, seiehunen bat gizon berekin zituela.

3. Ahituben seme Ahiasek zeraman efod delakoa. Aipatutako Ahitub hori Ikaboden anaia zen, Pinhasen semea; Pinhas, berriz, Xilon Jaunaren apaiz izaniko Eliren semea. Jendea ez zen ohartu Jonatan alde egina zenik.

1 Samuel 14