1 Samuel 13:20-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Hain zuzen ere, filistearrengana jo behar izaten zuten israeldarrek beren golde-nabar, aitzur, aizkora nahiz igitaiak zorroztera.

21. Zilarrezko txanpon erdia balio zuen goldea nahiz aitzurra, sardea nahiz eztena zorrozteak.

22. Honela, bada, borroka-eguna heldu zenean, Saul eta Jonatanekin ziren gudariek ez zuten ezpatarik, ez lantzarik eskuetan, Saulek eta honen seme Jonatanek izan ezik.

23. Bitartean, filistear gudari-talde bat atera zen Mikmaseko mendiarterantz.

1 Samuel 13