1 Samuel 11:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Nahax amondarra Galaadeko Jabex hiriari erasotzen hasi zitzaion. Jabexeko bizilagunek esan zioten Nahaxi:—Egin dezagun ituna, eta menpeko izanen gaituzu.

2. Nahax amondarrak erantzun zien:—Eginen dut, bai, zuekin ituna, baina guztioi eskuineko begia ateratzekotan, Israel osoa lotsagarri gerta dadin.

3. Jabexeko buruzagiek eskatu zioten, orduan:—Emaguzu zazpi eguneko epea, Israel lurralde osora mandatariak bidaltzeko. Lagunduko digunik inor ez bada, zure menpe jarriko gara.

1 Samuel 11