1 Makabearrak 9:62-68 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

62. Gero, Jonatan, Simon eta lagunak basamortura joan ziren, Bet-Basi izeneko hirira; hondatua zegoena berreraiki eta gotortu egin zuten.

63. Hori jakitean, Bakidesek bere gudarostea bildu eta dei egin zien Judean zituen lagunei.

64. Bet-Basira heldurik, inguratu eta eraso egin zion egun askotan, guda-tramankuluak erabiliz.

65. Anaia Simon hirian utzirik, Jonatanek irtenalditxo bat egin zuen gudari-talde txiki batekin eta herrialdean zehar ibili zen.

66. Odomera eta beronen ahaideak menderatu zituen, baita Fasironen leinukoak ere beren oihal-etxoletan. Ondoren, Bet-Basi inguratua zuten etsaiei erasotzen hasi ziren, gudari artetik aurrera eginez.

67. Orduan, Simonek eta lagunek hiritik atera eta su eman zieten guda-tramankuluei.

68. Horrela borrokatu ziren Bakidesen kontra, eta garaitu egin zuten. Bakides erabat lur joa gelditu zen, beraren asmo eta erasoek porrot egin zutelako.

1 Makabearrak 9