7. Bidali, bada, zeure konfiantzazko norbait, gure artean eta erregearen menpeko lurraldean Judasek eta anaiek egin duten hondamena ikus dezan. Zigor ditzala haiek eta beraien laguntzaile guztiakĀ».
8. Erregeak Bakides hautatu zuen. Erregearen adiskideetako bat zen, Eufrates ibaiaz beste aldera zeuden lurraldeetako gobernaria, gizon handia erreinuan eta leiala erregearentzat.
9. Honek Alkimo traidorearekin batera bidali zuen Bakides; Alkimo apaiz nagusi izendatu zuen eta israeldarren mendekua egiteko agindu zion.
10. Gudaroste handi batekin abiatu ziren. Judea herrialdera heldurik, mezulariak igorri zizkieten Judasi eta anaiei gezurrezko bake-eskaintzak egitera.
11. Judasek eta anaiek, ordea, ez zituzten ontzat hartu haien hitzak, gudaroste handiarekin zetozela ikusi baitzuten.