1 Makabearrak 7:32-35 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

32. Nikanorren gudarosteko bostehun gizon inguru erori ziren; gainerakoek Daviden Hirira egin zuten ihes.

33. Gertakari hauen ondoren, Nikanor Sion mendira igo zen. Zenbait apaiz eta herriko arduradun adiskide gisa ongietorria egitera atera zitzaion santutegitik; erregearen alde eskaintzen zen oparia ere erakutsi nahi zioten.

34. Nikanorrek, ordea, barre eta burla egin zien, iraindu eta lotsagabekeriaz mintzatu zitzaien,

35. zin hau, haserre, eginez: «Judas eta beronen gudarostea oraintxe bertan ematen ez badizkidazue, hurrengoan garaile etortzean, su emango diot tenplu honi». Eta haserre bizian alde egin zuen.

1 Makabearrak 7