1 Makabearrak 3:33-36 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

33. Bere seme Antiokoren heziketaz ere arduratzeko agindu zion, bera etorri arte.

34. Gudarostearen erdia eta elefante-taldea utzi zizkion, beraren erabaki guztiak betetzeko aginduz. Judea eta Jerusalemgo bizilagunen kontra

35. gudaroste handia bidali behar zuen, Israelgo indarrak eta Jerusalemen gelditzen zirenak apurtu eta deuseztatzera, herrialde hartan beraien oroitzapena ere ezabatzeraino.

36. Gero, jende arrotza kokarazi behar zuen juduen lurraldean, honetaz jabe zitezen.

1 Makabearrak 3