1. Matatiasen ondorengoa beraren seme Judas izan zen, Makabearra deitua.
2. Senideak eta aitaren jarraitzaile guztiak bere alde izan zituen eta gogoz borrokatu ziren Israelen alde.
3. Bere herriaren izen ospetsuazabaldu zuen Judasek,erraldoiaren antzera jantzi zuenbular-oskola eta gerrian hartuborrokarako armak.Borroka egin zueneta bere ezpataz babestu gudarostea.
4. Lehoiaren antzeko izan zenegintzetan,harrapakinen aurreanorroka ari denlehoikumearen antzeko.
5. Lege gabeak bilatueta pertsegitu egin zitueneta herriaren nahasleei su eman.
6. Kikildu egin ziren lege-ukatzaileakhark ematen zien beldurraz,eta gaiztagin guztiak izutu ziren.Askapen-borrokak, hari esker,iritsi zuen bere xedea.
7. Atsekabez bete zuen errege asko;Jakoben ondorengoak, aldiz,pozez, bere egintzengatik.Haren oroipena mendez mendegoretsia izanen da.
8. Hiriz hiri ibili zen Judean,lege-ukatzaileak suntsiaraziz.Horrela urrundu zuenIsraelengandikJainkoaren haserrea.
9. Lurraren mugetarainohedatu zen haren izena.Eta bildu egin zituensakabanatuak.
10. Jentilak eta Samariako gudari-talde handia bildu zituen Apoloniok, Israelen kontra gudukatzeko asmoz.
11. Judasek, hori jakitean, bidera atera, menderatu eta hil egin zuen Apolonio. Jende asko erori zen zauritua; gainerakoek ihes egin zuten.