1 Makabearrak 2:31-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

31. Jakinarazi zieten erregearen funtzionarioei eta Jerusalemen, Daviden Hirian, bildua zegoen gudarosteari, erregearen agindua bete ez zutenak basamortura joanak zirela leize-zuloetan gordetzera.

32. Orduan, gudari-multzo handi bat haien ondoren abiatu zen, eta aurkitu zituztenean, haien aurrez aurre ezarri zuten kanpalekua eta erasotzeko prestatu ziren. Larunbata zen.

33. Agindu hau eman zieten juduei:—Aski da! Atera hortik, bete erregearen agindua, eta salbatuko duzue bizia.

34. Juduek erantzun zuten:—Ez gara aterako hemendik, ezta beteko ere erregearen agindua. Ez dugu hautsiko larunbatari buruzko legea.

1 Makabearrak 2