1 Makabearrak 15:7-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Jerusalem eta santutegia izan bitez burujabe. Prestatu dituzun arma guztiak, eraiki eta zeure esku dituzun gotorlekuak izan bitez zureak.

8. Errege-altxorrarekiko dituzun zorrak, oraingoak nahiz gerokoak, hemendik aurrera barkatuak gelditzen zaizkizu betiko.

9. Eta geure erreinuaz jabetzean, zu zeu, zure herria eta santutegia ohorez beteko zaituztegu, zuen ospea lur osoan entzuna izateraino».

10. Seleukotarren agintealdiko ehun eta hirurogeita hamalaugarren urtean abiatu zen Antioko bere gurasoen herrialderantz. Guda-talde guztiak elkartu zitzaizkion; bakarren batzuk baizik ez ziren gelditu Trifonekin.

1 Makabearrak 15