1 Makabearrak 14:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Seleukotarren agintealdiko ehun eta hirurogeita bigarren urtean Demetrio erregea, bere gudarostea bildurik, Mediara abiatu zen, Trifonen kontra borrokatzeko laguntza bila.

2. Baina Pertsiako eta Mediako errege Arsakek, Demetrio beraren lurraldean sartu zela jakitean, bere gudalburuetako bat bidali zuen Demetrio bizirik atzeman zezan.

3. Joan zen, bada, gudalburua, eta Demetrioren gudarostea menderatu eta atzeman egin zuen erregea. Gero, Arsakengana eraman zuen eta honek preso sartu.

4. Judea herrialdeakbakea izan zuen Simonen egunetan.Bere herriaren onabilatu zuen Simonek,eta herriak begi onezikusi zituen betiharen agintaritza eta ospea.

1 Makabearrak 14