1 Makabearrak 12:51-53 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

51. Juduak beren biziaren alde borrokatzeko prest zetozela ikusirik, erasotzaileek atzera egin zuten.

52. Horrela, judu-gudariak onik heldu ziren Judeara. Dolu egin zuten Jonatan eta beronen lagunengatik, eta beldur handiak hartu zituen denak. Israel osoak egin zuen dolu handia.

53. Orduan, inguruetako herri guztiek juduak suntsitu nahi izan zituzten. Hau zioten: «Ez dute buruzagirik, ez laguntzailerik, eraso diezaiegun, beraz, eta desagerrarazi horien oroitzapena jende artetik!»

1 Makabearrak 12