1 Makabearrak 11:46-50 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

46. Erregea jauregian gerizatu zen eta hiriko jendeak kaleak hartu zituen, gatazka hasiz.

47. Orduan, erregeak juduei dei egin zien, lagun ziezaioten. Juduak, lehenbizi, erregearen inguruan bildu ziren eta, gero, hirian barrena zabaldu. Egun hartan ehun mila lagun inguru hil zituzten,

48. hiriari su eman, harrapakin ugari hartu eta erregea salbatu zuten.

49. Juduek hiria beren gogora menderatua zutela ikustean, kikildu egin zen jendea eta oihuka eskatu zioten erregeari:

50. «Egin ditzagun bakeak eta utz diezaiotela juduek hiriaren kontra borrokatzeari».

1 Makabearrak 11