1 Makabearrak 11:44-48 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

44. Jonatanek hiru mila gudari ausart bidali zizkion Antiokiara; haiek heltzean, poz handia hartu zuen erregeak.

45. Hiriko jendea, ehun eta hogeiren bat mila lagun, kalera atera zen asaldaturik, erregea hiltzeko asmoz.

46. Erregea jauregian gerizatu zen eta hiriko jendeak kaleak hartu zituen, gatazka hasiz.

47. Orduan, erregeak juduei dei egin zien, lagun ziezaioten. Juduak, lehenbizi, erregearen inguruan bildu ziren eta, gero, hirian barrena zabaldu. Egun hartan ehun mila lagun inguru hil zituzten,

48. hiriari su eman, harrapakin ugari hartu eta erregea salbatu zuten.

1 Makabearrak 11