1 Makabearrak 10:77-80 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

77. Horren berri izatean, hiru mila zaldizko eta gudaroste handiarekin Azoto hiriko bidea hartu zuen Apoloniok, handik igarotzeko itxurak eginez. Baina, aldi berean, lautadarantz jo zuen, konfiantza handia baitzuen bere zalditeria handiarengan.

78. Jonatan atzetik joan zitzaion Azotorantz, eta bi gudarosteek borrokari ekin zioten.

79. Apoloniok mila zaldizko utziak zituen atzean, ezkutuan.

80. Ohartu zen Jonatan atzean ere etsaiak zituela zelatan. Zaldizko haiek juduen gudarostea inguratu eta goizetik arratsera geziak jaurtitzen ari izan zitzaizkion.

1 Makabearrak 10