1 Makabearrak 10:75-77 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

75. Jope hiriaren aurrean ezarri zuten kanpalekua. Hiri barruko bizilagunek, ordea, itxi egin zizkieten ateak, Apolonioren gudari-talde bat baitzegoen bertan. Baina juduek erasotzean,

76. hiriko jendeak, beldurraren beldurrez, ireki egin zizkien ateak eta Jonatan jabetu egin zen Jope hiriaz.

77. Horren berri izatean, hiru mila zaldizko eta gudaroste handiarekin Azoto hiriko bidea hartu zuen Apoloniok, handik igarotzeko itxurak eginez. Baina, aldi berean, lautadarantz jo zuen, konfiantza handia baitzuen bere zalditeria handiarengan.

1 Makabearrak 10