1 Makabearrak 10:55-57 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

55. Ptolomeo erregeak erantzun zion: «Zorionekoa, zeure aurrekoen erreinura itzuli eta beraien errege-aulkian eseri zareneko eguna!

56. Horra, egingo dizut idatziz eskatu didazuna. Baina zatozkit Ptolemaidara, elkar ikus dezagun eta zeure aitaginarreba izango nauzu, zeuk eskatu bezala».

57. Egiptotik atera eta Ptolemaidara heldu zen Ptolomeo bere alaba Kleopatrarekin. Ehun eta hirurogeita bigarren urtea zen.

1 Makabearrak 10