1 Kronikak 9:14-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Lebitarren artekoak: Xemaias, Haxuben semea —hau Azrikamena, hau Haxabiasena—. Hauek Merariren senitartekoak ziren;

15. baita Bakbakar, Herex, Galal eta Metanias, Mikaren semea —hau Zikrirena, hau Asafena—,

16. Obadias, Xemaiasen semea —hau Galalena, hau Jedutunena—, eta Berekias, Asaren semea ere —hau Elkanarena—, netofarren herrixketan bizi zena.

17. Atezainen artekoak: Xalum, Akub, Talmon eta Ahiman. Berauen senide Xalum zen buruzagi.

18. Orain arte, hauek dira tenpluko ekialdeko atea, erregearen atea, zaintzen dutenak. Berauen arbasoak lebitarren kanpalekuaren zaintzaile izan ziren.

1 Kronikak 9