1 Kronikak 7:13-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Jakoben eta Bilharen seme zen Neftalik honako seme hauek izan zituen: Jahtziel, Guni, Jetzer eta Xalum.

14. Manasesek, bere ohaide aramearragandik, bi seme izan zituen: Asriel eta Makir. Hau Galaaden aita izan zen.

15. Makirrek Hupimi eta Xupimi emazte bana aurkitu zien. Maaka zuen bere arreba. Makirren bigarren semeak Tzelofhad zuen izena eta Tzelofhadek alabak bakarrik izan zituen.

16. Makirren emazte Maakak bi seme izan zituen: Perex eta Xerex. Honen semeak Ulam eta Rekem izan ziren,

1 Kronikak 7