1 Kronikak 6:16-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Kutxa bere toki berezian ezarri zutenean, kantari-taldea eratu zuen Davidek Jaunaren etxerako.

17. Salomonek Jerusalemgo tenplua eraiki baino lehen, Jaunaren egoitza zen elkarketa-etxolaren aurrean egin ohi zuten zerbitzua kantari haiek, beren arautegiaren arabera.

18. Hona hemen zerbitzu hura egiten zutenak eta beraien semeak: Kehaten ondorengoetako Heman, kantari nagusia, Joelen semea zen; hau Samuelena,

19. hau Elkanarena, hau Jerohamena, hau Elielena, hau Toahena,

20. hau Tzufena, hau Elkanarena, hau Mahatena, hau Amasairena,

1 Kronikak 6