24. Tzeruiaren seme Joabek errolda hura hasi bai, baina ez zuen bukatu; zeren, hori zela eta, Jaunak zigortu egin baitzuen Israel. Horregatik, ez da agertzen herritar guztien kopurua David erregearen Kronika Liburuan.
25. Errege-altxorraren arduraduna Azmabet, Abdielen semea, zen. Erregeak landetan, hiri eta hirixketan eta dorreetan zituen ondasunen arduraduna Jonatan, Uziasen semea.
26. Lurgintzarako nekazarien arduraduna Ezri, Keluben semea.